Eskualdeko ekintzaileen lana kaleratu du enpresa berrien IV. Azokak 

Fotografía de los premiados en el concurso de emprendedores de Lea-Artibai

 

Hamahiru enpresa hasiberrien lana ezagutzeko aukera egon zen Lekeition. Kakalamux, Andiko Motor eta Berkoak eraman zituzten X. Enpresa Proiektu Lehiaketako sariak

Lea-Artibaiko hamairu enpresa berri ezagutzeko aukera egon da asteburuan Enpresa Berrien IV. Azokan. Lehen pausoak ematen hasita daudenak eta urte gutxi batzuk daramatzatenak elkartu zituen Lea-Artibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatutako Ekintzailearen Egunak, Lekeitioko Eskolapean.

Euripean, baina euren lana ezagutzera emateko gogoz agertu ziren hamairu enpresetako arduradunak. Oraindik lehen pausoak ematen ari dira Markina-Xemeingo Iku argazki estudioa, Gizaburuagan dagoen Andiko Motor eta Lekeition zerbitzua eskainiko duten Garaipen podologia, aste bete barru zabalduko den Oinatzak albaitari kontsulta eta Kakalamux haur eta nerabeen psikologia zentroa.

Proiektu berriak

Aurrera begira dituzten proiektu berriak aurkeztu zituzten, bestalde, Ispasterko Eze Barrizar energia berriztagarrien enpresak, Gizaburuagan dagoen Ixiwood-ek, Munitibarko Lurdes Makailauak, Markina-Xemeingo Dei Ene barne diseinuak eta Meabe okindegi eta gozotegiak, eta Lekeitioko Kadhim dendak, Campos Optikak, eta Traola produkzioak. Miren Agur Meaberen Itsas Labarreko Etxea lanaren filma prestatzen ari zela aurreratu zuen, esaterako, Traolako XabierVillalbak, eta 2017an betaurrekoen katalogo berria kaleratuko zutela aitatu zuten Ixiwood-eko arduradunek. Eze Barrizarrek Ispasterren gauzatutako proiektua azaldu eta egitasmo berriak kaleratu zituen.

Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu, amaieran X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sariak banatu zituzten. Kakalamux haur eta nerabeen osasun psikologia orokorra zabaldu berri duten neskek eraman zuten Oinarri teknologiko berritzailea duten enpresa industrialak eta zerbitzuetakoak saritzen dituen 2.000 euroko saria; Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresentzako 1.500 euroko saria Andiko Motor-entzat izan zen, eta Elgoibar- ko Berkoari eman zioten Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresentzako 2.000 euroko saria.

Eider Mugartegi

Fuente: Busturialdeko hitza. Ver noticia completa.