Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Berkoa Machine Tools-en instalazioetan bisitan

Markel Olano visita Berkoa Machine Tools

Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Markel Olano, Elgoibarren dauden ekimenak eta etorkizuneko desafioak ezagutzeko aukera izan du gaur goizean, Berkoa Machine Tools enpresaren eskutik.

Elgoibarko alkatearekin, Ane Beitia, bildu ondoren, Olanok tokian bertan ezagutu du Berkoaren berrikuntzaren eta fabrikazio aurreratuaren aldeko apustua. “Makina erremintaren ibilbidea oso arrakastatsua ari da izaten 4.0 industriara egokitzeari dagokionez. Gure enpresek eraldaketa horri onura ateratzen ari zaizkio lehiakortasuna hobetzeko. Lurraldearentzat eta Debabarrenako eskualdearentzat enblematikoa den sektore horrek etorkizuneko industria nolakoa izango den erakusten digu”, adierazi du ahaldun nagusiak, bisitaren ondoren.

Olanok, gainera, makina erremintak “berrikuntza eta pertsonen talentua” hobetze aldera egiten ari den lana nabarmendu du, eta horren adibide ona da Berkoa.