Marruskadura Birakari bidezko Soldaduraren Jardunaldian lortutako helburuak

Jornada realizada por Berkoa sobre soldadura

Espero baino emaitza hobeak lortu ziren bai bisitari aldetik bai haren garapenaren aldetik. Berkoa S. Coop.-ren aldetik, helburuak lortu ziren:

  • Batetik, teknologia hori ezagutzen ez duten enpresei merkatuari eta fabrikazio prozesuei ekartzen dieten aukera anitzak ezagutzera ematea.
  • Jadanik ezagutzen eta erabiltzen duten enpresei, euren eguneroko lanaren beste ikuspegi bat aurkeztea batasunaren hasierako filosofiaren inguruko hitzaldian, non hartan parte hartzen duten parametro guztiak azaldu ziren. Ondorioz, irtenbidea eman zitzaien hainbat parte-hartzailek zituzten benetako arazoei.

Luis Lascurainen, BERKOA, S.COOP.-eko Gerente Zuzendaria eta Jose Mari Goenega, IK4-LORTEK-eko Merkataritza eta Marketineko Zuzendariaren hasierako aurkezpenen ondoren, jardunaldiko hizlarien txanda izan zen:

  • BERKOA, S.COOP-ren aldetik, German Fritzche, Marruskadura Birakari eta Magnetarc Soldaduran 40 urteko eskarmentua duen eta Kontroleko Sistemei zuzendutako ingeniari elektronikoa.
  • IK4-LORTEK-etik, Egoitz Aldanondo, Industria Ingeniaria, Soldadurako Nazioarteko Ingeniaria, Masterra Zientzia arloan, eta marruskadura bidezko soldadurako teknologietan esperientziaduna.

Jardunaldia zatitan banatu zen, teknologia honekin lotutako guztia azaltzen saiatzeko:

  • Soldaduraren alderdi orokorrak; juntura motak, mikroegiturak, tenperaturak, materialak
  • Marruskadura Birakari bidezko Soldaduraren abantailak eta desabantailak.
  • Marruskadura Birakari bidezko Soldadura motak.
  • Prozesuak, grafikoak eta kurbak.
  • Parametroak eta haien kalkulua.
  • Kontrolagailuak.
  • Kalitatea bermatzea eta kontrola. Trazagarritasuna.
  • Saiakuntza Suntsitzaileak eta Ez-suntsitzaileak.
  • Aplikazioen adibideak.
  • BERKOA Soldatzeko ekipoak lanean erakusten dituzten bideoak.

Bai goiz erdiko kafe atsedenaldian bai bukaerako lunch-ean, elkarrizketa interesgarriak sortu ziren gerturatuen artean, haien esperientzien, arazoen eta irtenbideen inguruan. Aipatu beharra dago jardunaldia Makina Erremintaren Museoan izan zela. Parte hartu zuten guztiek izan zituzten hitz goxoak han erakusten diren makina guztien inguruan.

Lunch-aren ondoren, gerturatu ziren guztiak BERKOA, S.COOP.-eko instalazioetara hurbildu ziren, eta han ikusi zuten 2 postuko 30 tonako marruskadura birakari bidezko soldatzek makina bat, xehetasun osoz, eta baita piezen sarrera eta irteera automatikoko sistema ere.