Debegesak antolatutako online konferentzia ostiral honetan 29an goizeko 9:00etan izango da eta bertan Andoni García-Abad Zuzendari Nagusiak SoldAvanza proiektua aurkeztuko du.
SoldAvanzaren helburua marruskadura birakariaren soldadura prozesurako gaitasun teknologiko aurreratuak dituzten sistema berriak garatzea da. Jorratuko diren berrikuntzak prozesuen kontrol sistema berri batean (BLSC 4.0) zentratutako sentsoreez baliatuz bideratzen dira, baita prozesu anitzeko gaitasunak eta material anitzeko fabrikazioa ahalbidetuko duten disko edo azpisistema berriak ere.
SoldAvanza proiektuak IK4 LORTEKen partaidetza garrantzitsua du, teknologiak batzen espezializatutako zentro teknologikoa eta marruskadura soldatzeko teknologia desberdinen ezagutza handia duena.
Gure proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena hemen.