“Ekintzaile Eguna” egunaren helburua ikasleak ekintzailetzaren garrantziaz jabetzea izan da. Horretarako, ikasleek hainbat hizlari entzuteko aukera izan zuten: Miriam Montero Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu teknikaria, Olatz Oñederra Original eta #nikbehardut enpresaburua, Mustapha El Hachimi Eco Car Detailer enpresako ekintzailea eta Andoni Garcia-Abad, Berkoa Machine Tools gerentea.
Gure lankideak aprobetxatu zuen lan munduan bere ibilbidea azaltzeko eta nola amaitu zuen gure kooperatiban Zuzendari izatera pasatzeko, “lehen tailerrean egon nintzen, laguntzaile bezala nintzen, denetarik apur bat egiten nuen”, azaldu zien Andoni Garcia-Abadek ikasleei. “Lana, lana eta lana, baita jarrera” dira Zuzendariak norbait kontratatzerakoan bilatzen dituen baloreak. Ikastearen eta zeure burua ez mugatzearen garrantzia ere azpimarratu zuen, azken finean edozein lanpostu betetzeko aukera ematen dizuna da eta.