Markel Kerexetaren bisita, Berkoa instalazioetan

Atsegina izan da Berkoa Machine Tools-en gure laguna, Markel Kerexeta, hartzea. Pasa den igandean, abenduaren 8an, bere abiaduraz eta trebeziaz gozatu genuen Elgoibarko Zubi Ondo Xake Taldeak antolatutako Udazkeneko Berkoa Txapelketaren finalean. Txapelketa honetan merezitako bigarren postua lortu zuen, eta Elgoibarko lehen sailkatua izan zen.

Horrez gain, azpimarratzekoa da Azkoitiko XXIX. San Andres Torneoan lortu berri duen garaipena, Sub 1800 kategorian Txapeldun izendatu baitzuten. Zorionak, Markel!