Berkoak, IK4 Lortekekin batera, azaroaren 15ean, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan, marruskadura birakari bidezko soldaduraren teknologiari buruzko jardunaldia eskainiko dute.
Jardunaldia automobilgintzako, sektore aeronautikoko, nuklearreko, erreminta-fabrikatzaileko, forjaketako, hodien fabrikazioko, hidraulikako, transmisoreen fabrikazioko eta ingeniaritzetako enpresei eta sektoreei dago zuzendua. Baita fabrikazioko diseinu-arduradunei eta ingeniaritza-arduradunei, eta ekoizpen zuzendariei ere.
Ikastaroa goizeko 8etan hasiko da eta bertara hurbiltzen direnek soldadura birakari bidezko prozesu horren inguruko informazio xehatua jasoko dute. Arratsaldeko 15:00etan bukatuko da Berkoaren instalazioetan egingo den demo batekin.
Ikastaroarentzat, Berkoa S. Coop.-ek IK4 Lortek enpresaren (www.jornadarfw.lortek.es) laguntza izango du.
Ikastaroan izena emateko, orria bete eta hona bidali: berkoa@berkoa.com