7 urte ez ditugu bete eta gure 5. bidelagunak erretiroa hartu du jada. 2016ko otsailean enpresa berri bat sortzen ausartu ginen, jakinik gure oinarrizko zutabe batzuk ez zirela luzaroan egongo gurekin termino aktiboetan, lanari dagokionez. Hala ere, bagenekien bere esperientzia ezinbestekoa zela bere ezagutzak hasieratik Berkoan sartu ziren belaunaldi berriei helarazteko. Ezagutza diodanean denetarik esan nahi dut: lanean egoteko modua, lankideen arteko tratua, bezeroekiko tratua, borrokarako gogoa, konpromisoa, dedikazioa, ilusioa eta hainbeste gauza.
Orain, gure lankide Jesús Iturria da, “Bixuete”, erretiroa hartzen duena. Badakigu bere bertuteak eta bere bitxikeriak faltan botako ditugula, Luis, Arrio, Lariz eta Juankar faltan botatzen ditugun bezala. Baina plazer bat da Berkoan bisitatzen gaituztenean, azoketan ikustera etortzen direnean eta aldian-aldian jateko elkartzen direnean ematen diguten inbidia. Merezi dute, zer demontre!!!
Bixuete, disfrutau a tope!!!